XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIZARTEKERIYAK

Gaurko egunetan, gizonaren ibillera, ta buruauste gogorrenak: Langille, ta txinditasunak dakarten aldiya erabakitzeko dira.

Langillearen zoriontasuna arkitzekotan, mota guztietako buruzbideak, ludi-ziar dabilz.

Idazki ugari idatzi da.

Bai itzaldi anitz egin ere.

Marx, Engels, Lenin ta beste batzuek esan dabe: Txinditasuna apurtu, ta Sozialismo ta Komunismoan langillearen zoriontasuna dagola.

Marxek bere buruzbide agerkeran, lendabiziko idazkiyak.

Sozialismo zirala izendatu zituzan.

Garai batean, mota askotako Komunistak, banatuta arkitzen ziran.

Marxek, bateratu ta batza batean eratu zituan.

Eta bera, batza arrenburu, izandu zan.

Lengo ta oraingo Sozialista izenekoak, Marxen ikasbideari jarraitzen diotela digute.

Bujarin idazle komunista Rusoak ere diyo: Komunistak ontzat artzen dituztela, Marxek zabaldutako ikasbideak.

Sozialismo ta Komunismoak, mota azkotakoak agertu dira.

Bañan neke aundirik egin gabe ikusten degu; Geyenak sendi batekoak dirala.

Katuba ta katamotzaren antzera.

Orain indarra geyena dakarten Sozialismo ta Komunismoak nai dabe: Gizabatza edo Estaduarentzat, laterriko aberaztasun guztiyak.

Eta gero gizonaren izaera, ta laterriko langintza guztiyan jabetasuna.

Au-da, oraindaño ludiyan sortu dan nagusi nagi ta okerrenan eskuetan, gizona jartzea.

Sozialismoa ta Komunismoa, alde askotatik agertzen da sendotasun gutxiko oñarrikoak dirala.

Gizonak egintza bat egiten, ekin baño lenago, zer gai dauzkan jakitea bide.

LIZARRETA.